Egia, justizia eta oroitzapena

Erabiltzailearen aurpegia Ibai Redondo 2018ko aza. 18a, 00:00

"1937an Gernika gorriseparatistek bonbardatu zuten"; 1937-1977: "40 urteko bakea bizi izan dugu"; 1977-2018: "Tortura ETAren esku-liburuaren asmakuntza da"; 1977-2018: "Demokrazian bizi gara"; "Altsasun 40 terroristak bi guardia zibil eta beraien bikoteak bortizki jipoitu zituzten…

Irabazleen eta galtzaileen errelatoa, gatazka politikoa ukatzen duena, gezurraren gainean eraikitakoa, alde bakarreko sufrimendua eta biolentzia aitortzen duena, gasolina sutara.

Sortu ez dago prest errelato hori onartzeko.

Bergaran Euskal Herriaren askatasunaren alde, demokraziaren alde, faxismoaren aurka, herriari hitza eta erabakia emateko, gazte edota langileen eskubideen alde borroka egitearren ehunka lagun atxilotu –gutxienez, 130, 1960tik– eta torturatu dituzte –gutxienez, 54, 1960tik– kolore guztietako poliziek, eskuin muturraren ekintza armatuek hainbat herritar kaltetu dute, dozenaka gudari bergarar erail zituzten gerran, poliziaren kontroletan bi bergarar hil zituzten, presoak bisitatzen jasandako istripuak… eta Anjel Irazabalbeitia Txorta Bergarako Basalgo auzoko semea erail zuen Ertzaintzak orain 24 urte Loiun. Estatuarentzat, biktima hauek ez dira inor.

Adibidez, Txorta ez da ezer, ez da inor, akabatu egin behar zen terrorista bat besterik ez; ez familiak, ez lagunek, ezta kideek ere ez dute gertatutakoa ezagutzeko eskubiderik, eragindako minaren aitortzarik, ezta erreparaziorik jaso ere.

Ez dugu estatuaren aldetik ezer espero, baina Jaurlaritzaren eskutik?

Bergarako Udalaren eskutik?

Gertatutako guztia jakin nahi dugu, Ezker Abertzaleak eta ETAk eragindako mina aitortu dute, kaltetuak erreparatu behar direla onartu.

Zer egin dute besteek?

Egia, justizia eta erreparazioa eskatzen dugu, gatazkaren ondorioak bizi izan dituzten guztientzat. Bakea demokraziaren eta justiziaren gainean eraiki behar da, gatazka betiko konpondu, erroetara joaz, Euskal Herriari bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea aitortuaz eta "alde bietako" kaltetuak askatasunez oroitzeko aukera emanez.

Agur eta ohore, Txorta.

Beti bihotzean, beti gogoan.

----------

Iñigo Akaiturri, Maren Belastegi eta Ibai Redondo

Bergarako Sortu

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak