'1936-2016 Izan zirelako gara': zertarako omendu?

Erabiltzailearen aurpegia Ibai Redondo 2016ko aza. 18a, 00:00

80 urte bete dira Espainiako tropa frankistak Bergaran eta Euskal Herrian sartu zirenetik.

80 urte “España una, grande y libre” armen bidez inposatu zigutenetik. 

80 urte ehundik gora bergarar eta milaka euskal herritar erail zituztenetik.

Zertarako egin    omenaldia? 

Batetik, askatasuna, demokrazia eta jendarte eredu aurrerakoiaren alde borrokatu zein bizitza eman zutenak goratzeko, merezi dutelako! 

Bestetik, faxismoa ez zela Francorekin amaitu gogoratzeko. 

Zoritxarrez, diktadorea ohean hil zen, gaixorik eta ez zen iraultzarik gertatu estatuan.

Sistema frankistarekin ez zen apurtu, boterean zeuden elite politiko, ekonomiko, militar edo judizialek aginte makila izaten jarraitu dute gaur arte: ohore guztiekin hilobiratu edota ohore guztiekin aginte postuetan jarri zituzten. 

Horregatik, sasi-demokrazia honetako estatuko enpresa boteretsuenak frankismoan aberastu ziren; gobernuan dagoen alderdiko ohorezko presidente dira ministro frankistak; diktaduran karrera militar edo judiziala egin zutenek estatuko aparatuetako goi karguak betetzen dituzte;… 

Gauzak horrela, estatuko nazioek ez daukagu erabakitzeko eskubiderik; kapitalismoa inposatzen zaigu; hezkuntza sistema erabat atzerakoi eta espainiarzalea pairatzen dugu; ez dugu bakerik eta kartzelek preso politikoekin beteta jarraitzen dute… 

Edo azkena, tabernako borroka bategatik zazpi gazte kartzelaratuak dira, ehunka torturatzaile eta GALeko kide kondekoratuak diren bitartean.

Beraz, larunbat honetan, omenaldi xume bezain beroa egin nahi diegu gure herriaren alde bizitza eman duten guztiei, ordu batean Monzonen enparantzan. 

Erakutsi digutelako demokrazia, justizia eta bakea ez direla zerutik erortzen; gaur, atzo bezala, herritarron antolakuntza, batasuna eta mobilizazioa ezinbestekoa da XXI. mendeko faxismoa garaitu eta demokrazian bizitzeko. Gora herria!

----------

Ibai Redondo 

Bergarako Sortu

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak