Txertatze esperimental masiboaren bidez ezarri den pasaporte lotsagarri hau ez da osasun kontua –agintariek onartu duten gisan–; kontrol soziala eta diskriminazio larria da gure egunerokoan bizitzen ari garena. Inoiz ezagutu gabeko totalitarismoari atea irekitzen dio txartel honek, itzulerarik gabeko atea, pertsonen kontrola eta digitalizazioa eskutik hartuta. Gaur, gure txertaketari buruzko informazioa eskatu nahi digute tabernan sartzeko, eta bihar zer?
Denborak erakutsi du, aurrez, inposatutako dekretu askok legea urratzen zutela, eta pasaporte hau ere ilegala da, hainbat tratatutan jasota ditugun oinarrizko eskubideak urratzen dituelako. Ehunka urtetan lortutako eskubideak defendatzeko ordua da. Zer esango diegu gure ondorengoei, beldurragatik denari uko egin geniola?
Instituzio, alderdi eta eragile ezberdinei ozen esango diegu: ez dugu herritarren kontrako abusu gehiagorik onartuko, ezta diskriminaziorik ere. Auzolanaren bidez kontrol sozialerako pasaporte hau gelditzeko gonbidapena luzatzen diegu herritarrei, Bizitzako taldeetan antolatuz, erakunde eta norbanakoak informatuz… Geroz eta gehiago, larunbatean ikusiko dugu elkar Bilboko kaleetan!
----------
Irati Mujika Larreta
Aramaio