Euskal ikus-entzunezkoak

Erabiltzailearen aurpegia Irati Concepcion 2025ko ira. 30a, 00:00

Ikus-entzunezko gradua ikasi ondoren, argiago ikusi dut zein zaila den euskal ekoizpenak merkaturatzea, batez ere gaztelaniazko eta ingelesezko edukiek nagusitasuna duten gizarte batean.

Horregatik, Donostiako Zinemaldia bezalako ekitaldiak funtsezkoak dira: euskarazko sorkuntzak argira ateratzeko erakusleiho paregabea izateaz gain, gure zinemagileei beren proiektuak aurrera eramateko aukera errealak eskaintzen dizkiete.

Ez da sekretua euskararen erabilerari eta euskarazko edukien kontsumoari buruzko kezka soziala existitzen dela. Askotan aipatzen da erronka horietako bat dela gazteengan euskararen presentzia indartzea, bai egunerokoan, bai aisialdiko aukeretan. Testuinguru horretan, Zinemaldiak ez du soilik euskal zinemaren ikusgarritasuna bermatzen, baizik eta hizkuntza bera indartzeko bide ere bihurtzen da. Jaialdia babesteak eta bertan parte hartzeak, bi helburu uztartzen dituela esango nuke: euskal hizkuntza sustatzea eta gure zinemagileen ahotsa handitzea nazioarteko oihartzunarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak