Badatoz

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Ramirez de Okariz Telleria 2026ko urtarrilaren 9a

2025eko ikerketa batek egiaztatu du sumatzen zena:

"Egonkortasun ekonomikoa eta gizarte-ongizatea ekarri zituela iritzita, 1995 eta 2010 artean jaiotako –Z belaunaldia– lau gaztetatik batek frankismoari buruzko pertzepzio positiboa du".

Egiari zor, ez da harritzekoa, Francoren diktaduraren sakoneko hausnarketarik ez baita inon egin, memoria historiko-demokratikoaren kalterako.

Diktadorea hil zeneko 50. urteurrena pasatu ondoren, ondorioztatu dut Espainiako botere faktikoen saiakera diktadura garaiaren amnesia kolektiboa gehiago sustatzea izan dela, erregimen frankistaren tirania gutxituz eta erlatibizatuz. Are gehiago, geroz eta ugariagoak dira frankisten aldeko ekintza nostalgikoak ere. 

Badirudi atzetik datozkigun belaunaldiak ere ez direla konturatu Francoren 40 urteko diktadura guztiz totalitarioa eta errepresioan oinarritua izan zela. Beraz, edo garai hartako kontakizun gordina gureganatzen dugu, dagoeneko berandu gabiltzan arren, edo bueltan etorriko dira berriro; horren beldur naiz. Presta gaitezen udaberrirako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak