Gurea, osatu orduko hasi zen eraldatzen: batzuk alde egiten eta beste berri batzuk integratzen. Baserritarrekin eta ez direnekin osatzen. Jatorri ezberdinetakoekin nahasten. Unibertsitate tituludunekin eta ez dutenekin aberasten. Ezkonduak eta ezkongabeak, eta seme-alabak dituztenekin areagotzen. Iritzi ezberdinetakoekin bat egiten. Batzuk nazionalistagoak eta beste batzuk ez horrenbestekoak, baina elkar ulertzen. Osasunez ere denok gorabeherak ditugun garaian ahalik eta ondoen elkar kudeatzen. Dagoeneko jubilatuta, antzerako sosak zaintzen. Garai bateko gertakariak mahai-gaineratzen. Batzuei oraindik euskaraz hitz egitea kostatzen. Joan zitzaizkigunak gogoratzen eta oraindik maitatzen. Urte guztian ikusi gabe, baina elkartzeko urteko datak zaintzen. Kuadrilla gero eta gehiago estimatzen, eta aurtengo herriko jaietan bazkaltzeko edo afaltzeko elkartzen.
Esaldi batekin, azken batean: maite duzun hori zaintzen.