Ilusioa eta erronka

Iruditzen zait urtean zehar badaudela bi momentu artikulu honen izenburuan adierazten ditudanak ohi baino gehiagotan erabiltzeko.

Hasi dugun urte berria da, hain zuzen ere, une horietako bat. Orduan, ilusioa da, agian, nabarmentzen duguna, eta alde batera laga dugun urte zaharrari bizkarra eman ondoren, ilusioz begiratzen diogu urte berriari, eta bide horretan osasunak, behintzat, lagun gaitzala eskatzen dugu. Erronka, berriz, udarako opor osteko animo egoera ez ote den nago; alegia, irailekoa. Izan ere, lanera edo ikastera berriro joan behar horrek ez dakit zenbateraino sortzen digun ilusioa, baina ikasturte berriari begira badugu joera erronkaren bat edo beste jartzeko geure buruari. Betetzen den ala ez, beste kontu bat da. 

Ilusioa eta erronka, ordea, ez dira kontrajarriak, osagarriak baizik. Motibazioa –ilusioa– behar dugu erronkei aurre egiteko. Beraz, bata zein bestea ahalik eta ondoen bete daitezen, urte berri ona opa dizut, irakurle.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak