'Hablame en cristiano'

Elkar ulertzeko moduan hitz egitea edo denek ulertzen duten hizkuntzan aritzea adierazi nahi du izenburuko adierazpenak.

Gaztelaniaz hitz egitea ere esan nahi du, Espainiako Errege Akademiaren (RAE) arabera, nahiz eta niretzat, behintzat, gaztelaniaz hitz egitea espainolez hitz egitearen sinonimoa ere izan. 

Frankistek eragindako errepresio mota askotarikoen artean, kulturala bereziki krudela izan zen, euskararen ezagutza eta erabileraren kalterako eta euskaraz bizi nahi dugunon bazterketarako.

Esku artean dut Antzuolak euskararen erabileran izan duen jaitsieraren datua. Arrazoiak eta errudunak anitzak izanik, gaitza, zoritxarrez, gu bezalako arnasgune edo herri txikietan ere hedatu da, eta egoerari irteeraren bat aurkitu beharrean gaude; izan ere, heldu ezean, beldur naiz ez ote diren garai bateko kezkak azaleratuko eta euskaldunok geurea dugun Euskal Herrian ez ote garen arrotz bihurtuko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak