Publikoa ala pribatua

Publikoa ala pribatua eztabaida eta matraka ez da gaur goizekoa; hautsak harrotzeko gaia da esparru askotan.

Uzarragako ustekabeko salmentaren inguruan ere berehala etorri zait kezka: Antzuolako sorlekua eta ondarea den Uzarraga, herriarentzat ala esku pribatuarentzat? Badirudi Antzuolaren historiako piezarik garrantzitsuenetako bat ezin izan dugula eskuratu. Ez dut ulertzen –egon bada– Udalaren eta Elizbarrutiaren artean akordio batera iristeko ezintasuna eta, ondorioz, Uzarragako gunea esku pribatuetan bukatzea. Pentsatzen dut inguruak baduela interes historiko, kolektibo eta sentimentala administrazio publikoak interesa jartzeko, egoera aztertzeko eta akordioetara iristeko. Baina, ustez, berandu gabiltza, guztia eginda dago; beraz, ezin diogu erosleari besterik opa: munduko zorterik onena bere proiektuan. Herritarroi, berriz, Uzarragarekin agian izan ez dugun sentsibilitatea ez diezagula herriko beste ondare adierazpenekin gertatu.

Kultura ondare baten jabe gara, gure herri identitatearen ezaugarria; zain dezagun, beste inor ez da etorriko gurea dena zaintzera eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak