90 urte

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Ramirez de Okariz Telleria

Zurrumurruek baino gehiago egiaztapenek bultzatuta, herritar askok alde egin behar izan dute aurreko egunetan.

Batzuk, eratuta zeuden batailoietan parte hartzera; eta beste batzuk, ostera, ihesean, oraindik mehatxatu gabeko herrietara.

1936ko irailaren 21ean gaude. Arratsaldeko lehen orduetan antzeman dira Deskargako mendatean eta mendi inguruetan militar faxisten mugimenduak, tiro- eta bonba-hotsak, eta 18:30ean sartu dira lehendabiziko errekete-militarrak herrian. Berehala hasi dira etxez etxe susmagarrien bila eta, bide batez, beren ondasunak bortxatzen. 

Frankismoaren 40 urteko egoera faxistari orduan eman zitzaion hasiera herrian. Azkar esaten dira 40 urte, baina zein motel igarotzen diren urteak zapalduta sentitzean. Eta aurten, estatu kolpearen 90. urteurrena betetzean, ez dago gaizki gogoratzea gaur ere pertsonen eta pentsamendu-askatasunaren kontra mundu osoan hedatzen ari diren mugimenduak lotsagabe ari direla zabaltzen; eta agian, ezustean edo ez, horrek berak geu ere harrapa gaitzakeela. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak