Ahanzturaren kontra

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Ramirez de Okariz Telleria 2026ko maiatzaren 18a

Linda Kinsterl (1991) kazetari estatubatuarrak ezuste handi batekin egin zuen topo liburu denda batean liburu bat begiratzen ari zela.

Ezagutu ez zuen aitonaren aipamena irakurri ondoren, konturatu zen milaka juduren erailketan hartu zuela parte. Zur eta lur, ondorioztatu zuen bere etxean horretaz ez zutela inoiz hitz egin, isilik mantendu zirela aitonaren izaera eta bizipenak, eta bere bidetik ikertzeari ekin zion. Beste testuinguru batean, hain urrutira joan gabe, denok saiatzen gara deserosoa den iragana ezkutatzen; esate baterako, azken hamarkadetan herrian izandako gertaera politikoez dihardugunean, tartean herritarren kontrako mehatxu eta erailketak izan direnean.

Baina, sarri esan edo pentsatu dugun bezala, zertarako azalera ekarri hain iraganeko kontu horiek? Zertarako astindu behar dugu geure burua? Zertarako erakutsi denen aurrean gure lotsak orain, urte dezente pasatu direnean? Zergatik ez dena ahaztu eta jendea bakean laga? Erantzuna argia da, nire ustez: belaunaldi berriek iragana ezagutzeko, adiskidetzako, barkamena eskatzeko, ez errepikatzeko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak