Zuhaitza eta basoa

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Ramirez de Okariz Telleria 2024ko urtarrilaren 26a

Zein da komunitate batek interes orokorrari begira eskaini beharko lukeen tributua? 

Argi dago hemen inork ez duela bere ongizatea kaltetuko lukeen ezer etxe aurrean nahi. Denok gara gai gertuko adibide bat edo beste aipatzeko. Gurean, Irimoko haize errotak daude eztabaidagai, eta herrian ari dira proiektu honen inguruan informazioa eskaintzen eta alegazio sinadura bilketa egiten. 

Agerikoa da Antzuolako udalerriak dagoeneko tributu handia ordaindu duela. Hor dugu herrigunearen haren estua aldenik alde zeharkatuz Beasain-Durango autobidea edo Abiadura Handiko Trenaren trazadura. Hori gutxi ez, eta gasbideak eta Gueñes-Itxaso autobide elektriko erraldoiak gure auzoak ere zeharkatzen ditu lur azpi eta zerutik. Ez al dira nahikoa arrazoi proiektu berri honi ezetz esateko? 

Hala ere, norbanakooi autokritika egitea ere komeni zaigulakoan nago; izan ere, gerta liteke esku artean dugun tokiko arazo batek arazo larriagoaren aurrean zuzen ez jokatzea eragitea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak