Ate joka

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Ramirez de Okariz Telleria 2023ko urtarrilaren 29a

Udala ei da herritarren erakunde gertuena, baina ez dirudi. 

Badatoz udal eta foru hauteskundeak. Hori dela eta, badakit, udal hauteskundeak helburu, partidu politikoetako eragileak ate joka ari direla herrian udal ordezkarien bila. 

Ez da, egiari zor, une gozoena izaten momentu hau bezero bila dabiltzanentzat; izan ere, Udalean parte hartzeko gonbitaren aurrean ezezkoak dira jaun eta jabe. Halakoetan, "zer dute, ba, udal ordezkarion proposamenek hain desatseginak izateko?" da burura datorkidan galdera. Hori bai, jendeak ezezkoak argudiatzeko ematen dituen erantzunekin liburua ere idatzi liteke.

Kontraesanetan bagabiltzala ere ematen du, herrigintza aho betez darabilgun eta horrenbeste egiteko dagoen garaian. Hementxe dugu aukera herriaren alde lan egiteko. Aprobetxatu. Animatu. 

Eta, bide batez, ez nuke eskerrak emateke bukatu nahi herriaren alde lau urtean zehar lanean ibili diren udal (herri) ordezkari guztiei. Eskerrik asko!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak