Egia esan, neurri batean, derrigortua ere banago, boluntariorik ez dagoenez federatuen esku jarri delako elkartearen bizi iraupena edo etorkizuna. Hala ere, ondo nabil, mendian ibiltzea gustatzeaz gain, zaletasun honek inguru asko ezagutzeko aukera ere eman didalako. Esan bezala, elkarteak bizi duen egoera ez da oparoena.
Lau bat urte ondoren (2.022) 50 urte beteko ditu Arrolak, eta arnasa gero eta gehiago hartzea kostatzen zaion talde honek bizi iraupen estua duela ematen du. Baina, lasai, guk, behintzat, ez dugu etsiko, eta, horretarako, irteeretan pedagogia martxan jartzen saiatzen gara, eta inguruari galderak eginez erantzunen bila aritzen gara, eta, hala, gure eta inoren inguruetako ondare ederrari ere erreparatzen diogu. Bi urte aberatsak izaten ari dira: irteera bakoitzean herritarren eta belaunaldien arteko elkar ezagutza eta harremana sendotzeko paregabeko esperientzia ere izaten ari delako eta, lehiaketa eta txapelketa menpekotasunik gabe, elkarren artean solasaldian, disfrutatzen dugulako. Beraz, animatzen zara hurrengo irteeran gurekin etortzen?