"Sarea berriro osatzen"

Espazio publikoa, iritzi publikoa galtzen ari gara, gure garai bateko foro kolektiboak...

... desplazatuta daude, besteak beste, beste eremu indibidualistagoak direnetara.

Eta diagnostiko hau onartuz gero eta talde egoera batera buelta ematera adostuz gero, nola bueltatu esparru/espazio kolektiboetara? Komunikazioa, dialogoa ber hartzea, eta horretarako kolore politikorik izan behar ez lukeen zeharkakotasuna praktikatzean datza, nire ustez, itxaropena. Hementxe dago herri bezala gure etorkizuna, alegia, garai bateko komunitate-sarera egokitzen jakitea mende berri honetan, eta horretara laguntzen duten parte-hartze sareak indartuz.

Baina hasteko, galdu dugun konfiantza berreskuratzea ezinbestekoa deritzot. Izan ere, parte-hartze plangintza baten elaborazioak suposatzen du, baita ere, mesfidantzak baztertzea eta konplizitateak eskuratzea. Hementxe datza bere garrantzia. Kultura, elkarbizitza, komunitatea, komunikazioa eta dialogoa bultzatu eta inklusio sozialerantz bueltatzeko eguna hemen dugu. Izan ere "haserretu gara", "suminduta gaude", baina ez da nahikoa, orain ustez zailena egitea eskatzen zaigu: "konprometitu!"… eta
"lanean hasi!", bakoitzak dakienetik abiatuz eta berori gertuko komunitateari eskainiz. Ez litzateke urte berri honetarako erronka makala izango, izan ere, uste dut, une honetan, ez dugula beste oasirik basamortuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak