Denon artean lortuko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iraitz Lazkano 2020ko mar. 18a, 22:00

Zerbitzuak bertan behera, parkeak eta frontoia itxita, antolatutako ekitaldiak bertan behera, kalera irteteko debekua...

Izan ere, errotik aldatu du COVID-19 gaitzak jendartearen bizitza, baita kaleko giroa ere. Hutsik daude kaleak, eta jendea zorrotz ari da betetzen, oro har, agindutakoa.

Ez da txantxa. Arnas bideetako gaitzak dituztenak eta edadetuak dira birusak bereziki arriskuan jartzen dituenak, eta guztion ardura da talde horietara birusa ez iristeko ahalegina egitea, eta osasun sistema ez kolapsatzea. Bi horiek lortzeko eraginkorrena etxean gelditzea da, harremanak ahalik eta gehien mugatzea. Horrek lan esparrua ere barne hartu behar luke.

Azken egunetan sarri esan dugun arren: eskuak sarri garbitu, beste pertsonekiko distantzia utzi, dendetan gehienez ere bi bezero batera, ilarak kanpoan... Eta edozer behar izanez gero, ez egin zalantzarik eta deitu udaletxera: 943 76 80 22 edo 634 43 84 58.

Erronka potoloa dugu aurrean.

Sekula ez diogu halako zerbaiti aurre egin, eta egunez egun ikasten ari gara. Seguru nago denon artean lortuko dugula.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak