Lehen, Indurain; orain, Pogacar

Erabiltzailearen aurpegia Iban Perez Hernandez 2026ko uztailaren 1a

Pertsona gutxik dute ahalmena egindakoarengatik nolabaiteko izena jartzeko gaitasun horri. 

Indurain abizena da horren adibidea. Autoan gindoazela txirrindulari bat aldapan gora ikusten bagenuen, animatzeko erarik errazena “aupa Indurain” esatea zen.

90eko hamarkadan plazera sentiarazten zigun txirrindulari nafarrak, baina ordutik asko aldatu da mundua eta txirrindularitza.

Gaur egun, tropelak hamaika fenomenoz osatuta jarraitzen du. Bugno eta Chiapucci aldatu ditugu Seixas gaztearekin eta Evenepoelekin; ikusten ditugunean berriro jartzen digute irribarrea ahoan. Baina onenetan onena Pogacar da.

Berdin dio eguraldi eguzkitsua edo euritsua dagoen. Berdin dio ibilbidearen zailtasunak. Saia gaitezen beldurrik gabe eta irribarre batekin ahoan ditugun zailtasunei aurre egiten. Agian, ez dugu helburua lortuko, baina, gutxienez, gauzatutako bidea aberasgarria izango da.

Ikusten dudan hurrengo txirrindulariari hemendik aurrera “aupa Pogacar!” esango diot, eta irribarre bat jarriko zaio ahoan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak