Esaldi hori bota zidan, bazkaltzen ari ginela, aurrean nuen lankideak. Ez nago guztiz ados, eta, zorionez, zutabe honek aukera ematen dit horren inguruan dudan ikuspuntua azaltzeko.
Ez gaude oker pentsatzen badugu gaininformazio garaian bizi garela. Ezta ere kontsumorako kultura produktuek gainezka egiten dutela liburu-dendetan, zinemetan, disko-saltokietan... hilabete honetan bai, eta hurrengoan ere bai. Nobedadeak ez badira momentuan dastatzen, kasik bihar modaz pasata egoten dira, bizi garen sistemaren arabera.
Azkartasun horren barruan, sentsazioa izan dezakegu orain dela urte batzuetako gauzekin alderatuz gero gaur egungo produktuen kalitatea jaitsi egin dela. Baina izan daiteke beste ikuspuntu bat genuela orduan. Gazteagoak ginen; bizitza, agian, ederrago ikusten genuen… Denborak aurrera egin ahala, zahartu egiten gara edo helduago egiten gara, eta horrek, ziurrenik, eragiten digu bizitza beste era batera ikusten. Orain dela 10 edo 15 urte baino malda handiagoarekin, orduan ez genituen arazoekin, ziurrenik.
Andres Montes NBAko partiduen esatari eta Michael Robinson Canal Pluseko futbol partiduetan; garai hura bizi izan nuen. Gauzak kontatzeko orduan langa oso altu utzi zuten eta ezin ahazteko moduko momentuak geratu zitzaizkigun iltzatuta. Baina, aipatu bezala, zorionez, gaur egun ere oso azeleratuta bizi garen arren, lasai dastatzeko aukerak izaten ditugu.
Saiatuko gara hurrengo pelikula ikustera goazenean edo kontzerturen batean momentua dastatzen eta saiatzen konparaketarik ez egiten antzinakoarekin? Hor egon daiteke klabe bat orain ere gauzak onak direla sinesteko. Zein jarrerarekin egingo diezu aurre horrelakoei?