Apaletako liburuak

Erabiltzailearen aurpegia Iban Perez Hernandez 2025eko abenduaren 16a

Durango, Gabonak, zorion betetzeak... izaten dira une aproposak gure apalategietan ditugun liburuei konpainia bilatzeko beste liburu batzuekin.

Zutabe hau irakurtzen duten batzuek ziur irakurtzeko dauden liburuak deituriko zerrenda bat dutela. Ahaztu gabe argitaratzen diren nobedadeak izan nahiko lituzketela. Niri ere geratzen zait. Inguruko askori ere bai.

Denborarekin lortu dut gaizki ez pasatzea horregatik. Konpromisoa baino gehiago, irakurketak plazera izan beharko lukeelako.

Umberto Ecori irakurri nion liburuz betetako apalak farmazia bezalakoak zirela. Behar genukeen medikamentua aurkitu beharko genuke bertan. Larritu beharrean eta pentsatu ez dela liburu hori edo beste hura irakurri, pentsatu beharko litzatekeela egun txar bat edukiz gero hor daudela, orrietan daudenak irakurri ostean egoerak hobetzeko –edo laguntzeko larritasun horien pisuak kentzen–.

Ez dira irakurri gabeko istorioak, deskubritzekoak baizik. Sofako nire txokoan eseri aurretik, banoa liburu baten bila, ea zer berri aurkitzen dudan. •

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak