Garaia ere izaten da urteko balantzea egiteko eta erronka berriak jartzeko.
Geldialdi honetan, ordea, behatzearen garrantziaz idatzi nahi dizuet. Pasa dugulako Durangoko Azokaren beste edizio bat, eta asko joango ginelako Landako ingurura. Eta ordutegiak mugatuak izan arren, behatzen pasatu dugulako han ibili garen denbora gehiena.
Batzuetan, erakusmahaietatik gertuago ibiliko ginen, ea bila genbiltzana ikusten genuen edo zerbaitek harrituko gintuen. Beste batzuetan, aldiz, pasillo erdietara pasatzen ginen gure ideia bera izan zuen jende andanaren aurka talkarik ez egiteko edo perspektiba pixka bat hartzeko inguruaz.
Eta horrela egin dugu urte osoan. Urtarrilean jarri genituen helburuei erreparatzean, sakon aztertu nahi bagenuen nola gindoazen, distantzia pixka bat hartu eta irakurketa orokorra egitea tokatzen zitzaigun. Perspektibak irakurketak aldatzen ditu distantziaren arabera.
Ea 2024ak ere ekartzen dizkizun hamaika aukera gogoetak egiten jarraitzeko.