Bi era egon ohi dira egoera hori bizitzeko: baxoiarekin egon eta ilun ikusi ingurua edo poztasunarekin hartu –badakit tarteko egoerak ere egon daitezkeela, baina txoko honek ez dit gehiago uzten lantzen gogoeta hau–; agian, hurrengo zutabe baterako hartu beharko dut lanketa gogoeta egiteko bizitzan askotan muturreko egoeren artean tarteko milaka egoera egon daitezkeela. Ikusten duzuen bezala, neu ere ikasturte berrirako prestatzen ari naiz txoko honetan.
Lerro hauek idazten ditudanerako jada bizi ditugu ohiko eskolara itzulera, lanera itzulera, kirolen denboraldi hasiera –futbolarena izan ezik; kirol hori denboraldi amaigabe batean murgilduta bizi da: Munduko Txapelketa, Superkopa, Liga, Kluben Munduko Txapelketa, Errekopa…–, hamaika bilduma amaigaberen hasiera kioskoetan gure denbora librea betetzeko…
Eta bihar ez dakigu zer gertatu ahal zaigun, baina hor ditugu aukerak, bai aurre egiteko garaian eta, aipatu dudan bezala, gure denbora betetzeko balio diguten gauzekin.
Neu, momentuz, uda amaiera honetan asko disfrutatu dut Vueltak eskaini digun kapitulu zein baino zein harriagoekin: ilunpeetan lehiatzea, kirolariak araudia moldatzea beraien nahierara, garaipen osteko eroriko xelebreak, Landismoa gora eta behera ibili gara ia egunero… Asko eman didate lagunekin izandako solasaldiek. Ea udazkenean hainbeste beteko nauen zerbait aurkitzen dudan.
Hortaz, saiatuko gara poztasunarekin aurre egiten egoera berri honi.