Urtebete Karnabal normaletatik

Erabiltzailearen aurpegia Iban Perez Hernandez 2023ko ots. 3a, 00:00

Azkar esaten dugu, baina uste dut kosta egiten zaigula gogoratzea.

Arrazoi asko egon daitezke azaltzeko zergatik ahaztu zaigun hain azkar maskarak eramateko garaia, baina uste dut nagusia izan daitekeela oroitzapen ez oso onak ekartzen dizkigula gure pentsamenduetara.

Eta horregatik, urrun ikusten ditugu 2020ko martxoaz geroztik etorri ziren murrizketa garaiak. Orain, garraio publikoan maskarei agur ere esango diegun honetan, urtebete bete da gure herriak jendez betetzen diren ekitaldi nagusiak normaltasun osoarekin ospatzera itzuli zirela.

Karnabalak izan ziren azken festa normala 2020ko martxoaren aurretik eta Karnabalak izan ziren era normalean ospatu ziren jaien arteko lehena.

Ez ahaztu aste batzuk lehenago oraindik ere barrualdean maskarekin ibiltzera geundela derrigortuta.

Azkar esaten da, baina urtebete denbora asko da. Egun asko dira 365.

Itzelak izan dira itzulera ezberdinak. Adibidez, Durangoko Azokara gerturatzea tokatu zitzaidan. Eta jendetza ikustea egunero postu ezberdinetan euskal kultura dastatzen, horren inguruan solasean, nobedadeen aurkezpenak ikusten… Hori baino sentsazio hobeagorik egongo da, baina ze ona!

Itzuli dira baita ere zutik egoteko kontzertuak, estadio barruetara gure taldeak animatzera joateko egunak…

Aipatu dut seguruenik ahaztu egingo zaigula zer zen murrizketekin ibiltzea, baina uste dut lortuko dugula momentuak disfrutatzea, berriz ez direlako itzuliko, agian. Durangon bertan iaz txanda hartu behar genuen Landakora sartzeko.

Iragana pasa da eta etorkizuna etorriko da. Horregatik da garrantzitsua oraina bizitzea; hitzak esaten duen bezala, presente bat delako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak