Udaberrirako gogoz

Erabiltzailearen aurpegia Iban Perez Hernandez 2022ko ots. 27a, 00:00

Zea Mays taldeak kantatzen du urtero: Negua joan da... Ez da modatik pasatzen kantu hori, baina oraingoan, arrazoia dauka.

Hitz hauek idazten ari naizen bitartean, 2020-2021eko negua amaitzeko hilabete inguru falta da. Eta bai, gogoz gaude ordu aldaketarako, egunak luzeagoak diren sentsazioa izateko...

Eta planak egingo ditut. Hamaika. Eta, ziurrenik, erdia-edo bertan behera geldituko dira, baina zer da, azken finean, bizitza? Bide zuzen bat ez, eta planifikazio maila handia izan arren kurbak eta oztopoak aurkitzen ditugu, egunak joan eta egunak etorri.

Aurreko udaberri atarietan ere planak egindakoak nintzen, baina pandemiaren egoerak bide-orria moldatzera derrigortu nau –eta seguru ez naizela bakarra izan–.

Karnabalak izango dira, oker ez banago, normaltasun berri honen barruan normal ospatuko diren lehen jai jendetsuak.

Bi urte pasa dira baita ere Karnabalak azken aldiz normaltasunez ospatu genituenetik, eta disfrutatu egingo ditugu.

Udaberrian egingo ditugun planak ere disfrutatuko ditugun bezala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak