Nire amari

Erabiltzailearen aurpegia Iban Perez Hernandez 2014ko mar. 11a, 00:00

Aipatu zidatenean egun honetan nire txanda zela iritzia emateko, eta egutegiari erreparatuta, segituan pentsatu nuen: uste dut garai horretan ideia ugari izango ditudala buruan.

Hautua zaila izan da, baina abiatzera goaz. 

Maialen Lujanbio oroitzen zen bere amonaz eta izan zuen bide zailez 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko agurrean txapela irabazi ostean. Gaur, Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, pasa ostean oroitzen naiz nire amaz eta amonez ere. Eta egunero kalean bizikidetzan egoten naizen emakumeez.

Agian ez naiz izan haurrik txintxoena, agian ez dizkiet jarri erraztasunak, baina, hein handi batean, naizena emakume handi batzuei esker naiz. Eskerrik asko, ama; eskerrik asko, amonak. Erakutsi didazue borroka egiten eta zailtasunei aurre egiten. Kolpatzen gaituztenean eta erori berehala altxatzen ere bai.

Ez gara bizi gizarte berdintsu batean. Gure ingurura begiratzea besterik ez dago. Kirola dut oso gustuko eta mundu horretan adibide ugari ikusten dira: txirrindularitzan Espainiako Txapelketako diru sariak desberdinak dira eta futbolean Reala bezalako talde batean gizon jokalarien eta emakume jokalarien soldatak ikusiko bagenitu... desberdintasuna nonahi. Fermin Muguruzak aipatzen zuen: sexu makina baino gehiago da, emakumea gizakia da. Oraindik, zoritxarrez, askotan epaitzen dira emakumeak beraien fisikoarengatik dohainengatik baino.

Geroz eta hurbilago gaude gizarte berdintsu batetik? Bai, baina lan asko dago egiteko. Bitartean, egunero Martxoaren 8a ez izan arren, eskertuko diet nire amari eta nire amonei nire alboan egon izana. Fabrikako lanak eta etxeko-lanek beraien eguneroko gehiena hartu arren (zorionez, aita on bat ere izan dut, etxeko-lanetan asko lagunduz eta laguntzen), hartu duzue gizon bat hezteko lana.

Eskerrik asko, ama. Eskerrik asko, amonak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak