... –eguraldiaren inguruan antzerako iritzia bota nuen zutabe honetan azkenekoz jardun nintzenean–. Uda gerturatzen ari da, baina eguraldi onak ez du ezarri nahi, bisita laburrak egin dituen arren gure lurretara (eguraldi ontzat hartzen dugu 20 eta 30 tarteko tenperaturak eguzki gozoan, gutxi gorabehera).
Natura, kasu honetan, oztopoak jartzen ari zaizkigu. Azken egun hauetan gure gorputzeko atalik gehienak erakusten aritzea litzateke normalena, baina hori ez da horrela ari izaten. Kanpoan ezin gauzak egin eta teilatupera igarotzen gara; Debagoieneko gimnasioetako korrikako zintetan edo spinning bizikletetan sortzen den energia erabiliko bagenu, ziur ehunka auto elektrikoren bateriak betetzeko adina indar izango genukeela.
Baina, zoritxarrez, eguraldiaren jolasak ez dizkio oztopo handienak jartzen gure egunerokotasunari. Gizakiok gure artean ere trabatzen dugu gure ibilbidea. Batzuetan nahita eta beste batzuetan nahi gabe. Gainera, edozein toki eta momentutan. Horrelakoetan, arazoei aurre egin behar zaie. Zerbaitek ez badauka soluziorik, aurrera jarraitu lehenbailehen. Baina uste bada konpondu daitekeela, ez geratu besoak gurutzatuta. Beti aurrera eta, ahal baldin bada, pentsamenduan egin ahal zitekeen guztia egin dela.
Tamalez, orain dela aste batzuk bailaran ezaguna zen pertsona bat joan zen gure artetik. Baina familiak, lagunak eta gizarteak erakutsi duten aurrera egiteko gaitasuna ikusgarria izan zen pasa den igandean. 300 txirrindulari baino gehiago bildu ginen bizikletaren gainean errepidean dagoen segurtasunik eza salatzeko. Adibide bat besterik ez da, baina pisu handikoa.
Ez nuen Joseba ezagutzen, baina animorik handienak familiari eta lagunei. Nik, nire partetik, bihar errepidera ateratzen jarraituko dut, oztopo (eta segurtasunik eza) guztien gainetik.