Makina adimentsuegiak?

Gaur, 1.000 karakteredun testua.

Eta ChatGPTri zer idatzi galdetzen badiot? Azkenaldian, askori entzun diot horrelakorik, gero eta gehiago baitira ChatGPTrekin txateatzen dutenak. Baina horrek ere badu bere mamu-aura.

350 adituk iragarri berri duten konklusioen arabera, "adimen artifizialak gizakiaren existentzia arriskuan jartzen du, gerra nuklearrak edota pandemia bezalako hondamendien antzera". 

Gure espeziearen suntsipena eragingo duten makina adimentsuak guk geuk sortuko ditugula? Gizakiak sortutako arazoei soluziobide eraginkorrak aurkitzeko gai izango diren makina perfektuek ordezka gaitzatela orduan! 

Nik, ordea, gizakian sinesten jarraitu nahi dut! Arriskuak arrisku, abantaila eta aukerak izugarriak izan daitezke. Horregatik, gizakien eta makinen arteko lankidetza suspertu beharko dugu, bakoitzaren indarguneak aprobetxatuz eta, betiere, arrisku esanguratsuak prebenitzeko mekanismoak eta babesak finkatuz. Adimen artifizialaren garapena gizakien esku dago; beraz, guri, gizakiari, dagokigu IA sistemak modu etiko eta arduratsuan garatzen eta erabiltzen direla bermatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak