Ezerezaren nazioarteko eguna

959 nazioarteko egun. Ia egunero zerbaiten egun internazionala dela entzuten dugu, baina egun berean bi, hiru edota gehiago omen dira nonahi ospatzen direnak.

Donald ahateak eta pitufoek ere badute berea. Urtaro bakoitzak uzta ezberdina, alabaina. Hilabeterik emankorrenak urria eta maiatza, 129 eta 103 nazioarteko egunekin; neguan, ordea, 45-50 besterik ez hileko. Batzuk, eguraldia bezain grisak: hala, urtarrilaren 17a izendatu zuten tristuraren nazioarteko eguna, egun horretan tristezia eta ezkortasuna gisako emozio ilunak biltzen ei direlako. 

Denetarikoak aurki ditzakegu: gaixotasunekin eta janariekin loturikoak batzuk, sentsibilizazio eta aldarrikapen kutsua duten beste hainbat, eta, nola ez, abstinentzia digitalarenak, selfie-arenak eta laguntzaile birtualarenak ezin huts egin. Gehien harritu nautenen artean, globoan igotzeko nazioarteko eguna edota ilegorri bati muxu ematekoarena!!! 

Ezerezaren nazioarteko egunik ez, ordea; horrelako bat izendatzea ere ez legoke gaizki, zer beste ospatu ez daukagunerako!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak