Herrialde batzuk, Japonia kasu, landa-guneetako garraiobide izateko aukera gisa ere aztertzen ari dira; agian, erabilera txikiko hainbat errepide grisez osatutako paisaia iraganeko zelai berde izatera itzultzeko aukera emango duena, naturari berea dena bueltatuz.
Baina euskaldunok orain arte zientzia fikziozko filmetan ikusten genituen kotxe hegalariak garatzen dihardugun bitartean, bagabiltza, baita ere, Euskal Herriko ohitura, tradizio eta kondaira zaharrak berreskuratu eta Gaba Beltza euskal festa suspertzeko lanetan; Ipar Amerikako Halloween ordezkatzeko ahaleginetan, bederen.
Batek daki, Kristo aurreko XIII. mendean herri zeltek Europan eta Euskal Herrian hedatutako Samhain festa paganoaren arrastoak azaleratzen ditugun honetan, ez ote dugun ikusiko laster baten gure sorginak erratza gorde eta aerotaxian hegan egiten, Gaba Beltzaren ilargi distiratsupean!