"M-19, plazak bete kartzelak husteko"

Erabiltzailearen aurpegia Irati Pagoaga 2012ko eka. 1a, 02:00

Maiatzaren 19an (zapatua) Herrirak deitutako mobilizazioa burutu zen Aretxabaletan.

Euskal Herriko beste hainbat herritan bezala. 

Aretxabaletako Herrirak eskerrak eman gura dizkizue modu batera edo bestera zapatuan bat egin zenuten herritar guztioi.

Amaitzeko, ezin ahaztu gabe utzi mobilizazioa aurrera eramaten lagundu zuten guztiak, bereziki: txistulariak, trikitilariak eta elkarte gastronomikoak. 

Bide batez, gogoratu nahi dugu azken astean Zuhaitz Errasti Aretxabaletako preso politikoa gose greban egon dela Bordeleko gainontzeko kideekin batera dagozkien oinarrizko eskubideen defentsan. 

Espetxeetako bizi baldintzak jasanezinak, isolamendua tarteko, salatzeko. 

Ostiral honetan arratsaldeko 7etan ere plazan egongo gara!

--------------------

Irati Pagoaga

(Aretxabaletako Herrira)

Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak