Nola ez dut, bada, bozkatuko!

Hain barneratua daukat erabakitzeko eskubidearen aldarrikapena, hain agerikoa zait ekainaren 12an hautetsontzietara joateko beharra… nola ez dut, bada, bozkatuko!

Jende zoriontsua herri libre batean, zioen abestiak, eta hala irudikatzen dut gure bailara egun horretan: jendea zoriontsu, gure herriaren etorkizunerako zer nahi duen libreki erabakitzen. Geuk eta ez beste inork, geurerako eta geuretzat zer nahi dugun ozen esaten, nork bere hautua hautetsontzietara eramaten, norberak onena dela uste duena hautatzen. Guk geuk, ez beste inork.

Norberaren etxeko erabakiak etxekoek hartu behar dituztelako, ez bizilagunek, ezta alboko atarikoek ere. Garrantzitsua baita hitza hartzea, iritzi ezberdinak plazaratzea, guztion artean onena dena erabakitzeko. Eta harro egongo naiz igande gauean emaitzak ikusi eta herri anitz batean bizi garela egiaztatzen dudanean, denetariko bozkak ikustean, baina, batez ere, emaitzak emaitza, geure herriaz arduratzen diren milaka pertsonak hitz egin duela ikustean; harro egotekoa benetan. Nola ez dut, bada, bozkatuko!

----------

Ihintza Orbegozo Igartua

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak