Sinplea bezain zaila

Erabiltzailearen aurpegia Iongu Biteri Agirrezabal

Oso pozgarria da Antzuolako eskolan dabiltzan haurrak frontoian, bizikletan, rol egoeretan, dendarika edo beste edozein jolasetan ikustea.

Duela ez hainbeste, orduko LH5 eta LH6ko ikasleak frontoian ikusten genituen, bai, baina petrilaren gainean eserita, pantailei itsatsita. PISA txosteneko emaitza txarrek zalaparta handia eragin dute Hezkuntza Sailean. Ondo dakite pantailen eta adimen artifizialaren gaiak eragin handia izan duela emaitza horietan. Gainera, badakigu pantailen erabilerak ondorio kaltegarriak dituela, ez ikasleen gaitasun kognitiboetan bakarrik, baita haien osasun mentalean ere. Ondorioz, eskolan neurriak hartu eta sentsibilizazio-kanpainak abiarazi dituzte; alde horretatik, nahiko babespean gaudela esan genezake. Baina, eta eskolatik kanpo? Hor dugu guk, guraso gisa, erantzukizun handiena. Eta egin beharrekoa sinplea bezain zaila da: ez erosi telefono mugikorrik gure seme-alabei, eta kanpaina egin gure seme-alaben lagunen gurasoen artean.

Puntuok giltzarriak direla ondo dakite dagoeneko seme-alaba helduagoak dituzten gurasoek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak