Ostian datoz, bestiak beste, Kirol Eguna, Ondarreko jaixak, Kalebarrenguak, San Martzialguak eta herrikuak. Bergatik be, nola ez, bueltia in du, bero edarrak pasata. Euzkixa bat-batian piztu da ta oin dala bi asteko elur-uretatik hogeita hamar gradutik gorako zartainkadia buruan jasotzera pasa ga. Mundu polarizatu honekin bat eitte aldea klimak erabaki ei dau grisak ez daukala lekuik zurixa ta beltzan aurrian.
Baña bueno, buelta gaitxezen jaien harira. Lagun artian ospatzeko egunak dia, gozatzeko, ta baitxa herrixan antolatzen dien ekintzetan parte hartzeko. Izen be, jaixak jaixau dia herrixak parte hartzen dabenian. Eta hortxe dator nere lehen gonbitta. Animatzen al za Antzuolako alardian parte hartzen? Izena emun ta gozatu!
Hurrengo pausua antolaketa esparruan parte hartzia izango litzake, ta hor nere zorionik beruenak Antzuolako 24 orduak futbito torneoko antolatzailiei, formatu polit hau berreskuratziatik. Baña, ta hemen dator nire bigarren gonbitta; mesedez, buelta bat emaiozue fetxiai.