Zorro lapurrak aireportuan

Erabiltzailearen aurpegia Iongu Biteri Agirrezabal 2025ko ira. 26a, 00:00

Hegaldia baino bost ordu lehenago agertuz gero aireportuan, askorako ematen du:

Erosketa batzuk egin, zerbeza bat(zuk) hartu, liburu on bat irakurri, jendea hara eta hona pasatzen ikusi... Askotariko jendea dago aireportuan, baina denek dute komunean gauza bat: zonbi bihurtzen dira.

San Ignazio bezperan Bizkalatzan Dorletak, Josuk eta Davidek prestatu ziguten bazkarira eraman nau pentsamendu horrek. Zonbien gaia atera zen, eta taldeko adituari –Davidi, alegia– galdetu nion ea bularrean hesola bat sartzea zen zonbiak akabatzeko modu eraginkorrena. "Iongu... zu zara hiltzen lehena", erantzun zidan. Lamaño gainetik entzun ei ziren gure barreak.

Aireportuko panorama, halere, ez zen barregarria, eta ez nire bizia arriskuan ikusten nuelako: ez zidaten burmuina jango, eurenak hondatzen ari baitziren, nor bere pantailari begira.

Nire ardura familia baten diru-zorroaren integritatearen inguruan zen. 50 euroko billetea bistan. Eta non daude karteristak? Hemen kristoren pagotxa dute eta! Zonbi bihurtzeko beldurra izango dute, akaso.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak