Xabier Lete eta ostiralak

Erabiltzailearen aurpegia Ion Gurutz Biteri 2025ko api. 15a, 00:00

Txikitan Xabier Lete atril baten aurrean bertso musikatuak abesten entzuten nuenean galdetzen nion neure buruari: zer ikusten diote?

Bere ahotsa pitxin-patxan, intonazioan justu-justu, eta irakurtzen ari da ez delako letra gogoratzeko gai.

Handik urte batzuetara deskubritu nuen, besteak beste, Xalbadorren heriotzean eta Izarren hautsa maisulanen sortzailea zela. Eta, noski, hor hari-mutur batzuk lotu nituen.

Urte batzuk geroago, lanean hasi, ezkondu eta aita bi aldiz izan ondoren, hasi nintzen gero eta gehiago Izarren hautsa abestiaren letrari erreparatzen. Hasiera batean, Ken Zazpiko Eñaut Elorrietaren ahotsetik, eta gero eta gehiago miresten nuen Lete jaunaren ahots gordin apurtutik, ondoren.

Bada, astearte zotin batean, oraindik guztiz esnatzeke, kotxean Deskargan gora abestia entzuten gindoazela otu zitzaidan: "Kaka! Sistema kapitalista honen gurpil erraldoian denok kateatuta goaz bueltaka, etengabe!".

Hiperbentilatzen hastear nengoela, Bidaurreko seme gaztearen hitzek lasaitu ninduten: "Bueno, laster euakitza".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak