Testu hau idaztera animatu gara Osintxuko eskola inflexio-puntu batean dagoela jakinarazteko.
Azken hamarkadetan, eskolan dozenaka haur izatetik, pixkanaka gutxitzen joan da kopurua, eta gaur egun gutxi batzuk besterik ez dago.
Honekin arduratuta, eta, honi 180 graduko bira bat emateko asmoz, Osintxu eta Soraluzeko guraso talde bat elkartu eta martxan jarri gara, gure seme-alabak Osintxun eskolaratzen ikusteko grinaz.
Txarretik beti ateratzen omen da zerbait ona, eta egoera kezkagarri honek talde ilusioa eta indarra piztu dizkigu guri.
Uneotan, gure lehentasuna Haur Hezkuntza indartu eta
Osintxuko eskola hainbat zerbitzuz hornitzea izan arren, etorkizunerako helburu potoloagoak ditugu. Osintxuko eskolak eskola txiki batek eskaintzen dituen abantailetako asko dituenez, garrantzitsua iruditzen zaigu hura mantendu eta indartzea.
Dena makro-rantz doan garai hauetan, txikitasunarengatik apustu egin nahi dugu: auzoak bizirik nahi ditugu!
Eta Osintxu zainduago eta erosoago baten behar larrian, eskola bultzada handi bat gehiago izango delakoan gaude.
Interesa duen edonor gonbidatu nahi dugu gurekin harremanetan jarri eta ibilbide hau konpartitzera!
Ate irekiak ospatuko ditugu gaur, otsailak 1, egubakoitza, 17:00etatik 19:30era eta otsailaren 7an, osteguna, 17:00etatik 19:00etara. Bi egunetan ipuin kontalaria izango da, 18:30ean.
Hauxe da gure helbide elektronikoa: ponportola@gmail.com.
----------
Leire Arbelaitz eta Ione Santamaria
Osintxuko Ponportola guraso taldearen izenean
Bergara