Zergatik sentitzen gara horren gaizki bakarrik gaudenean? Zerk eragin du bakardade hau ez onartzea? Gure hezkuntza eta kulturak bakardadeari beldurra izatea eragin diote, eta, ñabardura honekin, ezkortasunez interpretatzen dugu berau.
Harreman bat apurtzen denean, senitarteko bat hiltzen denean, lagun batek bizkarra ematen digunean... Horrelako egoeretan bakarrik eta abandonaturik sentitzen gara. Honegatik penatu behar al gara? Bidegabekoa al da bizitza? Hutsune sentimendutik irteteko bidea ez da erraza, baina ezta ezinezkoa ere. Bakardadea ez da txarra, betiere, ez badugu muturrera eramaten. Gogoratu bakardadea une on bat izan daitekeela zu zeu ezagutzeko eta zure beldur eta segurtasun ezei aurre egiteko. Horiei aurre egiteko adorea baino ez duzu izan behar.
Amaitzeko, Paulo Coelho-ri aipamen bat: Bakardadea, onartua denean, gure bizitzako helburua aurkitzera garamatzan opari bihurtzen da.