Beharrezkoa al da egunero trebatzea?

Erabiltzailearen aurpegia Igor Oiarbide 2017ko urt. 22a, 00:00

Ariketa fisikoa modurik onena da diabetesa, kantzerra eta heriotza goiztiarra bezalakoetarako aukerak txikiagotzeko.

Baina, benetan, beharrezkoa al da egunero trebatzea?

Osasun arloko adituek astean 150 minutu, gutxienez, gomendatzen dituzte neurrizko jardueran, edo 75 minutu jarduera bizian. Eguneroko entrenamendu ohitura mantentzeko  zailtasunak ditu jendeak, baina ikerketa berriek frogatu dute entrenamendu maiztasunak, akaso, ez duela eragiten pertsonaren bizitza-luzeran.

Ikerketa hauen emaitzek adierazten dute heriotza goiztiarraren arriskua, gutxi gorabehera, %30 murrizten dela astean bitan entrenatzen diren pertsonetan, eta %35 egunero entrenatzen direnetan. Aldi berean, ez da alde nabarmenik ikusten bihotzeko arriskuen murrizketan.

Ikerketa berriek gai honi buruz orain dauden gomendioak alda ditzakete. Oraingoz, argi dagoena da, nahiz eta aste osoa lanpetuta izan, asteburuan kirola egitea mesedegarria dela eta mundu guztiak bere errutinan barneratu beharko lukeela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak