'Coaching'-a

Erabiltzailearen aurpegia Igor Oiarbide 2016ko urr. 2a, 00:00

Bere hasiera kirol munduan eman bazen ere, azkar asko zabaldu zen enpresa eta pertsonal eremura. Baina, zer da coaching-a? Gure helburuak lortu ahal izateko, garatzen laguntzen digun metodologia bat bezala definitu dezakegu; konpetentziak garatuz, komunikazioa hobetuz, norberarengan sakontzen lagunduz...

Coaching-a eta terapia berdinak al dira? Ez, zeren coaching-a pertsona osasuntsu eta baliabidedunei zuzendua dago, eta terapiak gutxitasun batzuk sendatu nahi ditu. Gainera, coaching-ak bere jarduketa orainaldian zentratzen du, etorkizuneko arrakasta lortzeko, eta konfiantza pertsonak bere soluzioak aurkitzeko duen ahalmenean jartzen du, zer egin behar duen besteek esan beharrik gabe.

Norentzat da baliagarria? Oro har, jende askorentzat: ondo dauden pertsonentzat baina hobeto egon nahi dutenentzat; bere lanarekin edo bere bizitzako zenbait aspekturekin gustura ez daudenentzat; egiteke dagoen zerbait hasteko kemena aurkitzen ez dutenentzat...

Honi buruz asko dago idatzia eta gero eta profesional aditu gehiago. Zorionez, gizartea ezabatzen ari da profesional hauengana joatea zailtzen duten tabuak, nahiz eta oraindik bidea dagoen egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak