Hezkuntza eta enpresa sorkuntza

Erabiltzailearen aurpegia Igor Oiarbide 2016ko mai. 15a, 00:00

Hezkuntza sistematik enpresa sorkuntza bultzatzea ezinbestekoa da lanpostuak hobetzeko eta aberastasuna sortzeko.

Europa ez dago errealitate honetatik at. Badaude Danimarka eta Suedia bezalako herrialdeak, luze eta zabal, bere hezkuntza curriculumean txertatu dutenak. Beste batzuk, Espainia barne, oraindik oinutsik daude gai honetan.

Usadiozko hezkuntza, oro har, informazioaren transmisioan oinarritu da. Memorizazio ahalmena garatu behar den zerbait da, baina informazioa gero eta eskuragarriago dago Interneten. Hori dela eta, hezkuntza hartzen ari den norabidea teknologia erabiltzeko trebetasuna hobetzea eta honela baliabideak era autonomoan bilatzea da.

Hau nahikoa al da? Egia esan, ez. Sormena eta enpresa-sorkuntza sustatzeko, ikaslea kontzeptu horiekin ohitu behar da, beraiekiko erakarpena sortu. Sormenaren sustapenak modu bereizgarrian pentsatzen laguntzen du, aldiz, berrikuntzaren sustapenak ideia horiek praktikan jartzeko aukera eman behar du.

Proiektu zehatzak alde batera utzita, iraunkortasun, erantzukizun, ideiak komunikatzeko gaitasuna, e.a. bezalako aspektuak arruntak dira enpresa sorkuntzan. Horregatik horiek azpimarratu eta adin goiztiarretan enpresa-errealitatearekin lotzea funtsezkoa da gazteek trebetasun/jarrera gehiago izan ditzaten euren proiektuak martxan jartzeari begira. Niri neroni ilusioa egiten dit pentsatzeak hezkuntzako arlo guztietan gai honen inplementazio azkar batean eta apurka-apurka gizartean eta ekonomian izango duen talkan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak