Zenbat eta kilometro gehiago hobe? Ultra trail munduak bizi du garai bat non herrialde guztietan eta kontinenteko mendikateetan egunero sortzen diren lehiaketak.
Ez da batere arraroa ikustea nola egun gutxitan agortzen diren duela urte batzuk pentsaezinak ziren lasterketetarako dortsalak.
Gutako asko zale amorratu gaituen zerbaiten gehiegizko boom-a bizitzen ari gara. Niri, mendia maite dudan honi, lur eremu mota honetako lasterketak mila emozio sentiarazten dizkit. Baina, badirudi, bizi dugun garai honetan non handiena den onena, gorakada dutela lasterketa luzeenek edo altuera handienera iristen direnek, eta honek amaierarik ez duela dirudi.
Uste dut gutako bakoitzak, gure erara, gure muga bilatzen dugula, gure gorputza, burua eta emozioak desafiatuz. Batzuentzat ultradistantzian dago erronka hori. Aldiz, hasiberri direnentzat, 10-15-20 kilometro mendian korri egite hutsa da erronka.
Dena den, guztiak animatzen ditut, bai hasiberriak bai ibilbide bat daramatenak eta tamaina handiagoko erronkak dituztenak.