Nerabeen arazoak

Erabiltzailearen aurpegia Igor Oiarbide 2014ko aza. 11a, 00:00

Nerabezaroan, gizaki ororen garapen etapan, gazteengan aldaketa zailak ematen dira, antsietatea eta depresioa sortzen dizkietenak, askotan, suizidio saiakerara eramaten dituztenak.

Saiakera horrek depresioaren arazoa bizipen existentzial bezala planteatzen du eta nerabetzaren benetako krisialdi bezala.

Gaztearengan, heriotzaren ideiaren manipulazioa sarri gertatzen da. Bereizi behar da, ordea, suizidioan bere desadostasuna adierazteko pentsatzen duen gaztearen artean eta benetan suizidatzen denaren artean.

Nerabeen buru-hiltzea isilpean mantendu ohi da talka egiten duelako eta bizi garen giza eta familia sistema zalantzan jartzen duelako; alabaina, garrantzitsua da ezagutzea eta hausnartzea gazte bat bere burua suntsitzera eramaten duten arrazoiak, baita ekintza honen arrazoia jakin eta aurreikusi ere.

Gugandik gertu neraberen baten portaerak aditzera ematen badu bere buruaz beste egiten saiatuko dela, jar dezagun arreta seinale horietan, zeren bere arazoa gainditzeko behar duen babesa eman diezaiokegu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak