"Belen Azkarateri erantzuna"

Erabiltzailearen aurpegia Inmaculada Beristain 2013ko aza. 15a, 01:00

Joan zen asteko GOIENAn idatziriko artikuluan borondate txarra...

... egotzi zenigun Antzuolako Udaleko arduradunoi, Udalak eginiko azken hautaketa prozesuan, deialdiaren harira. 

Ez naiz legearen egokitasunaz eztabaidatzen hasiko, eta nik neuk egin ditut ahaleginak, inguruko herrietako adibideei jarraiki, hautaketa prozesuaren baldintzetan herrikoa izatea sartu ahal izateko. Baina azkenean, kontsulta juridiko batean oinarrituz idazkariak hala proposatuta herrikoa izatearen baldintza ezin izan da sartu.

Antzuola guztion artean eraiki behar dugula uste dugu, eta herritarrek herrian lan egin eta parte har dezaten nahi dugu. Eta hori lortzeko lanean jarraituko dugu.

--------------------

Inmaculada Beristain

(Antzuolako alkatea)

Antzuola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak