Tabu bat

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Madina Olalde

Euskal Herrian bizitzeak erdaldundu egiten duela diote ikerketek:

euskararen herrian bizitzeak ez daramala pertsona bat euskalduntzera. Arazo barik bizi daiteke gurean gazteleraz bakarrik jakinda; nekez, ordea, euskaldun elebakar gisa. Ez dago zalantzarik hizkuntza zapaldua dela gurea, eta, hala ere, askotan, gehiegitan, beldur gara hura erabiltzeagatik norbait zapalduko ote dugun. Zein atsegin eta enpatikoak garen euskaldunok erdaraz gabiltzanean! Eta eskerrak… 

Hala ere, euskaldun jator eta abegikorraren papera interesgarriagoa zait herrira datozen erdaldunak euskalduntzeko eta, aldi berean, integratzeko. Nire ustez, euskara ikasteko beharra sentiarazi behar dugu. Eta bai, horretarako, segur aski, egoera deserosoak eragin behar ditugu. 

Ulertzen dut astero zortzi orduz euskaltegira joatea ez dagoela denon eskura, baina euskararen aldeko jarrera hartzen duenak askoz errazago izango du ikastea, eta jarrera hori inork ez dakar berez. Kutsa dezagun herria euskaraz, bestela erdarak jan egingo gaitu eta!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak