Izua auzi

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Madina Olalde 2025eko azaroaren 2a

Pertsona oso jakintsu bati entzun nion barrearen aurkakoa ez dela negarra, beldurra baizik.

Bestalde, gaur egun sufrimendua lehen baino gutxiago toleratzen dugula irakurri nion ez dakit nori, eta sufritzeari beldurra diogula. 

Beldurra sufrimenduarekin lot daiteke, eta barrea plazerarekin. Beldurrak, baina, gainditu egin behar ei dira: izua jauzi! Hala ere, bizirauteko lagun ona dugu, erabaki txar asko hartzea ekiditen diguna. Nik, printzipioz, aukeran, gurago dut barrea eta plazera; baina emozio guztiekin elkarbizitzen jakitea komeni da, eta, ahal bada, horiek probesten saiatu. Gainera, momentu zail guztiei ihes egiten saiatzen denak ez du garatuko egoera askori aurre egiteko gaitasuna. 

Esanak esanda, urriaren 31 honetan, Gau Beltzaz gozatzera animatzen ditut haurrak, gazteak zein helduak, beldurrari ihes egin gabe. Beharbada, beldurra eta barrea ez baitaude hain urrun…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak