Jaia bai, borroka ere bai

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Madina Olalde

Ukaezina da herri mugimenduek Euskal Herrian izan duten indarra.

Ez daukat guztiz garbi zergatik eta nola, baina gauzak geuk nahi dugun moduan egitearen kultura garatu da hemen. Nik jaso egin dut: ikusi eta ikasten saiatu. Batzuek, ordea, gaur egungo gazteria lo dagoela esaten dute: pasibotasuna, immobilismoa, indibidualismoa eta abar. Haien garaiak oraingoak baino hobeak ziren, eta haiek gu baino hobeak.

Ados egon edo ez, garaiak alderatzea baino interesgarriagoa iruditzen zait egungo egoera aztertzea eta dauzkagun kartekin jokatzea. Hainbeste herri eta auzotako jaiak dauzkagun sasoi hau momentu ona da baloratzeko geure jaiak antolatzeko daukagun gaitasuna. Herritik, herriarentzat. Oztopoak oztopo, espazio ugari sortu ditugu geure kabuz kudeatzeko –gaztetxeak, txosnak, askotariko asanbladak…– eta, horietan guztietan, aldarrikapen politikoek beraien lekua eduki dute. Erabil dezagun, bada, mobilizatzeko gaitasun hau geure herriaren etorkizuna erabakitzeko. Ekainaren 7an, denok Bilbora! Euskal Herriak erabaki!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak