Aspaldi ez naiz askorik kezkatzen Madrilen egun horretan gertatzen diren gauzez; nahiz eta batzuetan gertaera bitxiak eskaini dizkiguten, gure gozamenerako: farolean eskegita gelditu zen parakaidistarena, esate baterako.
Aurten, oihu batzuekin gelditu naiz: "Pedro Sanchez, h. de p.!". Zein oihu zatarra, ezta? Edozein testuingurutan ere, amaren aipamena bere seme/alaba iraintzeko... Horrela ospatzen dute euren egun handia? Zein kultura politiko azaltzen dute Gobernuaren burua horrela agurtuz? Aldiz, erregea eta bere familia agertzean txalo zaparrada ikaragarria. Zer egin dute horrelako onespenerako? Benetan ez dakit horrelako gertaerek inori Hispanitatearen sentimendurik indartuko dion.
Ziur daukat, hori bai, niri eta beste pertsona askori kontrako sentimendua areagotzen zaigula. Alegia, ematen du batzuk tematuta daudela independentistak sortzen.
Ildo honetatik, lotsagabea eta ezmorala iruditzen zait Gasteizen Guardia Zibila omentzea. Beren delitu, tortura edo erailketengatik barkamenik eskatu al dute?