Hala ere, plazan aurkitutako aztarnak, bere aspaldiko egiturarenak, berehala estali dira. Ez litzateke interesantea, zati baten, behintzat, aztarna horiek ikusgai uztea?
Zoritxarrez, ikusgai jarraitzen dute eraikuntza historikoetan egindako pintaketa lotsagarriek –gehienak 2023ko azaroan egindakoak–.
2024ko martxoan foro honetan artikulu baten bidez salatu nituen, eta, jarraian, udaletxean izan nintzen, gaia konpon zedin. Gaur arte.
Hobekuntzez ari garenez eta datorren urtean hauteskundeak direla kontuan hartuta, hona hemen proposamen batzuk. Herri barruan bizikletan ibiltzeko bideak egokitu, eta, bide batez, udaltzainei azaldu bizikleten erabilera bultzatu beharko luketela. Beste bat: txakur asko ditugunez, beren jabeei ardura egokia eskatzeaz gain, noizko parke edo espazio itxi bat gure lagunentzat? Azkena, Goenkaleko mojei herriarentzat lanen bat egitea exijitzea. Etxea eta janaria musu-truk dute –jateko gehiena Elikagaien Bankutik jasotzen dute– eta, nabaria denez, lan egiteko sasoian badira.