4,75 milioi

Erabiltzailearen aurpegia Inazio Narbaiza 2026ko martxoaren 2a

Horixe da Josu Jon Imazek, argitaratu denez, 2025ean irabazitako diru kopurua. 

Hori al da Trumpen aurrean makurtzearen prezioa? Trumpi zuzendutako Imazen hitzak entzun eta irudiak ikusi nituenean sekulako auzo-lotsa sentitu nuen. Une batez, euskaldunok historian zehar izan dugun jarreraz gogoeta egin nuen. Agian, harrotasunez –ez harrokeriaz–, historia horren errepasoa egin ahal dugu, Orreagatik hasita, frankismoaren aurrean izandako jarreraraino. Repsoleko buruak egindakoa ez dator bat euskalduntasuna sentitzeko modu horrekin. Eskerrak batzuek jakin izan dutela gertaera penagarri hori modu barregarri baten azaltzen. Horixe da Vaya semanita-ko gidoilariek aurrekoan eskaini zigutena; alegia, bizkarreko minak sendatzeko "Josu Jon Imazen ariketak".

Sokrates handiak ere erakutsitako moduan, umorea eta ironia ikaragarrizko arma boteretsuak dira. Ildo positiboago batetik begiratuta, Larramendiko lorpenagatik zorionak bergarar guztioi eta, bereziki, Larramendiko Arnasa eta Ekologistak Martxan taldekoei. Erne, saiatuta, gauza inportanteak ere lortzen dira. Bide beretik ere, gora Baskonia!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak