Agur, San Martin

Erabiltzailearen aurpegia Inazio Narbaiza 2025ko urr. 10a, 00:00

Berriki gozatu ditugu Bergaran San Martin Jaiak. 

Aurten, danborradan bi gauza aipatzekoak: sekula baino parte-hartzaile gehiago izan duela, benetan poztekoa dena; bestea, San Martinen heriotzaren dramatizazioa desagertu egin dela. Azkenengo honetaz izango da poztu dena, eta baita penaz hartu duena ere. Eskerrik asko Valen Moñuxi urteetan egindako lanagatik. Ez naiz ni erlijioen defendatzaile, hain zuzen ere, baina uste dut dramatizazio horren desagerpena ez dela zuzenean danborrada laikoago bihurtzea. Nik, esaterako, egiten zen dantza faltan botako dut.

Agian, elementu batzuk moldatzea egokia izan zitekeen, baina Bergarako danborradak zeukan izaera desberdin hori osorik ezabatzea… Bergaran antzeko gaien gaineko eztabaida irekia eta sakona egitea guztiz beharrezkoa da; alegia, gure ondare kulturala aztertzea, irizpide historiko, kultural eta demokratikoak erabilita. Horrela, gure ondare artistiko-kulturala hobeto ezagutuko eta zainduko dugu eta beste gai batzuetan ere –kaleen izendegia, jaien izaera, ospakizunak...– beharrezkoa den adostasuna lortuko genuke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak