Txinparta Filosofia

Erabiltzailearen aurpegia Inazio Narbaiza 2025ko mai. 4a, 00:00

Agian, zuetako batzuek Filosofia hitza izenburuan ikusi eta, nolabait, sentsazio negatiboa izan duzue, zerbait astuna eta iluna delakoan.

Txinparta Filosofiaren bidez ikuspegi ezkor hori baliogabetzea da helburutariko bat. Filosofia zaleok asko izan gaitezke; pentsatzea, eztabaidatzea, gure ideiak partekatzea, kontrastatzea eta elkar osatzea gustuko dugun guztiok filosofoak gara. Txinparta Filosofia "Euskal Herriko filosofia zaleen sarea" sortzeko autoeratze prozesua da. Sortze prozesua publikoa eta parte-hartzailea izaten ari da –udaberri honetan loratzen hasita–. Txinparta Filosofian zera dugu oso garbi: munduko egoera ikusita, filosofiaren jarduera kritiko hori sekula baino beharrezkoagoa da. Ezin dugu pentsatu ezin dela ezer egin; aldaketa guztien oinarrian, beti, kontzientziazio lana izan da. Bestetik, ekintza filosofikoak ludikoak edo gozatzekoak izan daitezkeela ere garbi dugu –eztabaidak, zine-forum filosofikoak, afari edo poteo filosofikoak, artelanen azterketa partekatuak...–. 

Begiratu txinpartafilosofia.wordpress.com eta adi Bergaran eta beste herri batzuetan izango diren bilerei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak